Azkuna zentroaren eskutik, martxoko azken astean ospatuko da Gutun Zuria. Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua lelopean, aurtengo edizioak, mundu osoko artistak ekarri ditu aurten Bilbora. Baina, hala ere, euskal sorkuntza garaikidearen presentzia nabarmenduko du urtero bezala. 50 artistak baino gehiagok parte hartuko dute jaialdi honetan; besteak beste, Katixa Agirrek, Anari Alberdik, Amets Arzallusek eta Itxaro Bordak.
Gutun Zuriak 13 urte bete ditu, letren hausnarketan nazioarteko erreferentzia bihurtzeko asmoreakin. Beraz, pandemiak gogor astindu duen urte honetan ere, antolatzaileek ez dute amore eman. Informazio gehiagorako, egin klik hemen.
Deskargatu hemen