Bilboko Gazte Sare Feministak 2019ko abuztuaren 15ean egindako ekimenarengatik sare feministako hainbat kidek 6.500 euroko isunak jaso dituztela jakinarazi du asteazken goiz honetan. Horri aurre egiteko bono laguntzak salduko dituzte. 2019ko abuztuaren 15ean Bilboko udaletxeko zubia moztu genuen 2 kide zubitik behera zintzilikatuz, Bilbon emandako talde bortxaketaren aurrean erantzun eta erasota izandako emakumeari babesa emateko.
Plentziako Itsas Estazioan akuikultura adimenduna lortzeko bidean urrats garrantzitsua suposatzen duen ikerlana bururatu du Harkaitz Eguiraun ingeniariak. Izan ere, arrain multzoak sentsore biologiko gisa erabil daitezkeela frogatu berri du berak. Horixe da, hain zuzen, gaurko Zientzialari saio honetan Harkaitzek erabiliko duen gaia. Industria-elektronikako industria ingeniari teknikoa da Harkaitz Eguiraun; industria […]