Euskararen transmisioa, aisialdia eta zaintza uztartu ditu Bilboko Udalaren “Ikusi eta Ikasi” programak

Euskararen transmisioa sustatzea eta aisialdian euskararen erabilera indartzea. Horretarako, haurrek eta familiek elkarrekin jolastu, abestu, sortu eta esperimentatzeko aukera izango dute, giro goxo eta dibertigarrian. Aurtengo edizioan, gainera, zaintza izango da ardatz nagusia, eta Makusi pertsonaia maitagarriak lotuko ditu saio guztiak.Gaur gurekin dugu Bilboko Udaleko euskara zinegotzia, dugu Eider Inunciaga, “Ikusi eta Ikasi” programaren azken emanaldia dela aprobetxatuta. Ekimen hau Bilboko familiei zuzenduta dago, eta helburu nagusia da euskararen erabilera eta transmisioa sustatzea etxe barruan zein aisialdian. 0 eta 9 urte bitarteko haurrentzako eta haien familientzako 64 saio eskaini dira aurten Bilboko auzo ezberdinetan, tailerrak, ikuskizunak eta esperientzia parte-hartzaileak uztartuz. Programak bi atal nagusi ditu: “Altzoan”, txikienentzat, eta “Familian”, gainerako adin tarteentzat. Gaur, ekimen honen balorazioa egiteko eta etorkizuneko erronkez hitz egiteko aukera izango dugu.

Eidaberen Amama: Irrifarreen Ondarea antzezlana ikusteko aukera izan dugu Otxarkoagako Udaltegian, Ikusi eta Ikasi egitasmoaren azken emanaldian. Istorioak Lea izeneko protagonista xelebre eta ameslaria aurkezten digu: bere lagunek amamengandik jasotzen dituzten muxuak, kontuak eta bokata erraldoiak desiratzen ditu, eta berak ere halako amama berezi bat aurkitzeko ametsa dauka.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #417: [AA bakardadearen aurka erabiltzearen arriskua, baterien legea eta Googleren bilaketak klik egin gabe]

al. Mai 25 , 2026
Programa honetan gaurkotasun teknologikoko hainbat gai aztertuko ditugu, SMS eta WhatsApp bidezko iruzurren gorakadari buruzko ohartarazpen batekin hasita. Bertan, gaizkileek telefonoa hautsita duten seme-alabatzat hartzen dituzte, premiazko dirua eskatzeko. Jarraian, gertakariaren bloke nagusia Adimen Artifiziala (Gemini, esaterako) bakardadea pairatzen duten pertsonentzako lagun-tresna gisa nola erabiltzen den sakon eztabaidatzeari ekingo diogu, […]
417

Honekin lotuak