Aste honetan Argia astekarian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Peru Iparragirre kazetariarekin. Azalean Aroztegia proiektua gelditzeko Baztanen egin duten kanpaldia da. Kanpalekuan bertan elkarrizketatu dituzte mugimenduko bi kide lekaroztar: Garbiñe Elizegi Narbarte eta Aintzane Ariztegi Barrenetxe. Lazkaoko Maiztegi euskaltegian Amerikako ikasleekin mintzatu dira eta bukatzeko Jorge Herralde editorearekin izandako solasaldia komentatu dugu.
Aste honetako deialdien errepasoa egin dugu sindikal agendan Maiatzaren leheneko hainbat deialdi ekarri dizkigu Ekhi Etxebarriak. ‘Next Generation’ planaren inguruan mintzatu da Iñaki Barcena. Datozen 7 urteetan 750.000 milioi euroko diru-laguntzak eta maileguak banatuko dituenak.Ikuspuntu ekologikotik aztertu ditu. Artisten Estatutuaren inguruan mintzatu zaigu Marta Cdesa. Hamarkada luzetako aldarrikapenei erantzuten die […]