Euskal Herriko mugimendu feministak mahai teknikoa sortzeko deia egin du COVID-19ak sortutako zaintza krisiari heltzeko

Euskal herriko mugimendu feministak agerraldi egin berri du. Alarma egoeran egonda alarma, ixtea eta konfinatzea agindu da, baina ez dago gobernu neurririk erantzun kolektibo bat emateko; erantzun indibidualak baino ez dira eman. Gogoratu dute nahiz eta gure etxeetan konfinatuta egon, antolaketak kolektiboa izan behar duela; dagoeneko ekimen komunitario asko sortzen ari dira. Josebe Iturriozek irakurri du agiria. Azpimarratu dute urteetan hizpide izan duten zaintza krisia agerian geratu da egunotan COVID-19 birusaren pandemiarekin. Salatu dute Etxean geratzen ari direla konpentsazio ekonomikoko neurrien berri izan gabe, egoitzetan beste inor sartzea debekatu da baina ez zaie azaldu mendekoak nola zaindu, ez dakigu zer gertatuko den osasunerako eskubiderik ez duten migratzaileekin, etxeko langile egoiliarrek etxeetan jarraitzen dute kutsatuak izateko arriskuan, indarkeriaren biktimak isolatuta geratzen dira eta erasotzaileengandik ihes egiteko aukerarik gabe. Horregatik, Zaintza Koordinatzeko Mahai bat sortzeko eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Iparraldeko Euskal Elkargoari. Mahai horretan egon beharko dute, alderdiez eta sindikatuez gain, orain arte erabakiak hartzean baztertuta egon diren gizarte eragileek, hala nola mugimendu feminista eta langileen elkarteek: ezinbestekoa da zaintzarekin zuzenean lotutako kolektiboek eta eragileek parte hartzea, hala nola etxeko langileek, guraso elkarteek edo egoitzetako langileek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Robert Parker, Fetén Fetén, Sonia Pottinger, Les Amazones D'Afrique, Howdy, Heavy Soul

al. Mar 16 , 2020
Pasa den urtarrilaren 19an Louisianan hil zen Robert Parker, 89 urte zituela. Parker New Orleanseko eszenaren erraldoia izan zen, saxo jole, kantu egile eta kantari legez, zazpi hamarkadaz. Gaur haren omenez kantu batzuk ekarri ditugu: Barefootin’, Mardi Gras in New Orleans, Twistin’ ont in Space eta Let’s Go Baby. Gaztelako […]

Honekin lotuak