Gaurkoan Keu Agirretxea batu zaigu. Disko berri argitaratu du Ura eta bakea deiturikoa. Gitarra eta Mikel lagunarekin batera diskoko kantuak zuzenean eskaini dizkigu. Bakarkako ibilbidea hasi zuenetik bederatzigarren lana da. Nahiz eta azpimarratu digun musikan inoiz ez da bakarrik ibili, beti izan ditu lagunak aldamenean. Diskoa etxean grabatu du, ahotsek eta gitarrak osatutako kantuak dira. Kolaborazio aldetik lagun askok parte hartu dute, hitzetan Aiert Goenaga, Gotzon Barandiaran, Nerea Arrien eta Txili Lauzirika. Ahotsetan Joseba Irazoki eta Olatz Salvador izan ditu alboan.
Deskargatu hemen.