Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek AZTIA proiektua aurkeztu dute. Batetik, diskoa dugu, kantuak, eta bestetik, ikuskizuna izango dena. Dena 2023an abiatu zen. Don Inorrez musika taldeak Oier Guillan idazleari disko berri baterako hitzak eskatu zizkion. Kantuak idatzi ordez, antzerkitik gertu bizi denez, bakarrizketa bat idatzi zuen, eta abiapuntu horretatik disko osoa konposatu du Don Inorrezek. Metrokoadrokako Oier Guillan eta Don Inorrezeko Imanol Ubeda elkartu ditugu solasaldian. Saioa PiLT taldearen musika berriarekin bukatu dugu.
Deskargatu hemen.

