MUSIBLA #94: Elisapie, Destroyer, Ought, Sara Zozaya, King Krule, Ezra Furman, Chris Dave and The Drumhedz

Kanadako abeslari batekin irekiko dugu gaurko saioa. Elisapie du izena eta Quebec-ekoa da. Inuit hizkuntzan, frantsesez eta ingelesez abesten du. Gaurkoan inuitez abestutako bi kantu ekarri ditugu bere azken diskotik (The Ballad of the Runaway Girl). Hurrengo minutuetan Kanadatik atera gabe jarraituko dugu, hortik baitator Destroyer taldea. Euren azken diskoa kaleratu berri dute (Have We Met) eta bertatik bi abesti jarri dizkizuegu. Eta hirugarren talde kanadarra segidan, Ought taldeak Room Inside the World izeneko diskoa kaleratu zuen 2018an, eta bertan abesti sendoak bildu zituzten. Sara Zozayak denbora luzea darama musika munduan nahiz eta oraintsu arte ez duen bakarka grabatzeko pausua ematera. The Roof indie-rock taldearekin eman zituen bere lehen pausu “serioak” eta orain EP berri batekin dator (I). Diskoa aurkezteko modu irudimentsua erabiliko du, abesti bat aurkeztea hilero ekaina bitartean. Gaur bere aurreko diskoko (III) abesti bat eta disko berriko beste bat. King Krule bakarlariak disko berria atera du 2020 honetan Man Alive! Izenekoa. Bere azken diskoa saioz saio aletu genuen eta berri honekin gauza bera egiteko asmoa dugu. Gaur lehenbiziko ekarria. Honen ostean Ezra Furman-en azkeneko diskotik (Twelve Nudes) bi abesti David Bowien musika gogorarazten dizkigunak, ez galdetu zergatik. Eta gaurko saioa bukatzeko Chris Dave and The Drumhedz taldea ekarri dugu. Oso proposamen interesgarria iruditzen zaigu, rap moduak jazz oinarri batean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Xabi Badinik Biba! Lana aurkeztu digu

ar. Mar 10 , 2020
Dantzarako gonbita luzatu digu Xabi Bandini musikariak azken lanean “Biba!” deiturikoa . Sei abestiko diskoa da Bandiniren bigarren lana. Pello Reparaz izan da diskoaren ekoizlea. Gurean izan da, Kerobia taldean ibilitako Alberto Isaba eta Lur Larraza ditu  ondoan oraingoan Xabi Bandinik. Pello Reparaz eta DeepSoda izan ditu  ondoan ekoizpen arloan […]

Honekin lotuak