Dantzarako gonbita luzatu digu Xabi Bandini musikariak azken lanean “Biba!” deiturikoa . Sei abestiko diskoa da Bandiniren bigarren lana. Pello Reparaz izan da diskoaren ekoizlea. Gurean izan da, Kerobia taldean ibilitako Alberto Isaba eta Lur Larraza ditu ondoan oraingoan Xabi Bandinik. Pello Reparaz eta DeepSoda izan ditu ondoan ekoizpen arloan oraingoan. Musika pop elektronikoa nagusi, sei kantu guztira eta hitzei dagokionez Europaz edo errefuxiatuez hitz egiten du. Maitasuna eta esperantza da bere lelo nagusia. Ostegunean izango da Xabi Bandini Bilboko Kafe Antzokian.
Deskargatu hemen.
https://www.youtube.com/watch?v=/-3Mhn_c42d0