Piperpolis saioa bueltan dator Bilbo Hiria Irratira irratsaioaren hirugarren denboraldiari ekingo diote. Lehenengo saioan Harkaitz Zubiri idazle gaztearekin hitz egin dugu. Idazle donostiarrak idatzitako “Zakur kale” izeneko narrazio liburuaz mintzatuko gara. Conssonniko kideekin berba egin dugu Artxandako jolas parkea zena proiektu artistiko bati esker berpiztu baitute. “Zubiaz bestaldera” izeneko argazki erakusketara bisita egingo dute, bertan biltzen dira Bilbo Zaharreko zenbait irudi eta, gainera, kontzertuak antolatu dituzte datorren astetarako. Lucio izeneko dokumentalaz mintzatu gara Jose Mari Goeneaga zuzendariarekin. Lucio Urtubia Cascanteko anarkista, igeltsero, atrakatzaile, faltsutzaile, idealista… Bere bizitzako pasarteak jasotzen dituen filma da Lucio. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.