Gurko saioan Jurgi Ekiza musikariaren bisita izan dugu. Willis Drummonden geldialdia baliatu eta bakarka diskoa landu du. Ekiza moduan aurkeztu du lana eta bidehutsen 36garren erreferentzia jarri dio izenburua. Lan pertsolana dela kontatu dugu eta kantuak denetariakoak dira esaldi bakarrekoak, luzeak laburrak. Martxoan diskoa zuzenean aurkeztuko du, bakarka ere.
Saioaren bigarren atalean Zinegoak zine jaialdia izan dugu hizpide. 13garren edizioa du aurten eta zazpi egunez generoa eta identitateaz hitz egiteko aukera izango da, hainbat mahai inguru, solasaldi eta topaketa antolatu dituztelako. Hortaz gain 103 flim proeiktatuko dira egunotan Bilbon.