PIPERPOLIS: Erika Elizarik “Zendabalitz” eleberria aurkeztu digu

Erika Elizarik irabazi zuen aurreko urtean Igartza saria, urte bete pasata esku artean dugu bere aurreneko eleberria, Zendabalitz. Nobela korala dugu, hegazkin batetik atera ezinda geratu diren bidaiarien kezkak eta gogoetak bildu dituena. Berez istorioak bidaiak irauten duena irauten du. Goizeko 10etan abiatzen da Charles de Gaulle aireportutik, eta hamabiak minutu bat gutxi bukatu, Loiun. Barruan hamaika bidaiari eta haien istorioak, pentsamenduak, frustrazioak, beldurrak… Gaurkoan etxetik Erikarekin bat egin dugu, telefonoz solasteko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Telelana egiteko zein baliabide ditugun aztertu dugu Gorka Juliorekin

ar. Mar 17 , 2020
Telelana egitea, ikasgelak online, albisteak kontsultatzea, serieak ikustea eta sare sozialetan sartzea. Ekintza horiek guztiak biderkatu egin dira azken egunotan, COVID-19k aldi baterako konfinamendua ezarri ondoren. Telelanaren erabilera handiagoak ere bere islaz hausnartzeko tartea ekarri digu. Nolako digitalizazio maila dugu? Prestatuta gaude telelanerako? Gorka Juliorengana jo dugu, guzti honen inguruan […]

Honekin lotuak