PIPERPOLIS: kultur jardunaren etena aztergai

Piperpolis saioan euskal kultur ekosisteman sortzen diren lanen berri ematen dugu, Apirilak 21 eta 22rako greba digitala deitu dute ehunka kulturgilek, beren egoera bistaratu, neurriak eskatu eta kulturaren balioaz gogoeta eginarazteko. Azken egunetan mintzatu gara musikari, idazle eta aktoreekin osasun krisia hasi zenetik bizi duten egoeraren berri ekarri digute. Sortzaileen lana zuzeneko emankizunetan martxan jartzeko hainbat profesionalek lan egiten dute. Aretoetako langileak, soinu teknikariak, argiztatzaileak, erregidoreak… Denak egoera larrian daude. Gaurko ekosistema honen argazkia egiteko asmoz teknikarien ahotsak ekarri ditugu gure saiora.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Tokiko merkataritzaren itxialdiaz etekina ateratzen du Amazonek

az. Api 22 , 2020
Euskal Dendak Konfederazioak salatu duenez, Kronabirusaren krisiak tokiko merkataritza eta lan munduaren aurkako lehia desleiala areagotu egin du, Amazon bezalakako plataformen etekinerako. Jon bernat Zubiri ekonomilariarekin aztertu dugu egoera. Amazonek arropak, zapatak, etxeko tresnak eta jostailuak saldu ahal ditu, banaketa eta lan kopuru gehien duten tokiko dendariak gobernu dekretuz itxi […]

Honekin lotuak