Saretuz borrokak dirau lelopean Ekainak 28ko mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute

Ekainaren 28ko LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean protesta egitera deitu du Bizkaiko E28 koordinakundeak. Saretuz borrokak dirau! , leloa erabiliko dute aurten, eta, hain justu, konfinamenduan saretzeak izan duen garrantzia nabarmenduko dute mobilizazioetan. dute mobilizazioetan. Bilbon eginen dute manifestazioa, ekainaren 28an, igandearekin, 18:30ean, Moyua plazatik abiatuta. Aste osorako prestatu dute egitaraua, ordea. Ekainaren 25ean hasiko dira ekitaldiak, zinema emanaldiak, solasaldiak eta tailerrak eskainiko dituzte. EHGAMen Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak ere emanen dituzte ekainaren 27an, Bilboko Bira tabernan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Meri, Mari eta lari antzezlana bueltan oholtzan

ol. Eka 19 , 2020
Ez ohiko normaltasunean kultur jarduerak gutxinaka bueltan datoz, asteburu honetan “Meri, Mari eta lari” antzezlanaz gozatzeko aukera dugu. Maria Urcelai aktorearekin berba egin dugu. Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. […]

Honekin lotuak