IBAIZABAL: Emile Larre, Mugerreko Ikea eta Errugbiaren gorabeherak

Zendu berri den Emile Larreren bizitza emankorra aipatzen hasi du Ipar Euskal Herriko kronika Irulegiko Irratiko kazetari den Pantzo Hirigaraik, baigorriar apez euskaltzale eta euskaltzaina hil baita 89 urterekin, bizitza osoa euskaraz eta euskararengatik eman ostean. Besteak beste Herria astekariaren zuzendaria izan zen, bertsozale, gai-emaile pilotazalea eta, gazte denboran pilotaria izana. Ondoren, Mugerren abuztuan irekiko duten Ikea saltegi handiaren eragina -sortuko dituen lanpostuak, suntsituko dituenak eta hor aritzeko langileen euskara eskakizuna- ekarri du Hirigaraik gure mikrofonoetara. Amaitzeko, errugbi munduan dagoen giro nahasia aipatu digu Pantzo lagunak, Baionako Aviron eta Biarritzeko Olympiquek bat egiterik ez baitute izan, hainbat zaleren protestak direla medio (argazkia: Bizi!).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: UEUko Udako Ikastaroak aurkeztu dituzte

ar. Eka 2 , 2015
Ekainaren amaieran hasi eta uztailaren laugarren astera arte Eibarren, Baionan eta Iruñean izango dira UEUko Udako Ikastaroak, “Jardun” lelopean. Aurten 34 ikastaro eta sei jardunaldi prestatu dituzte, eta gainera, Gasteizen eta Bilbon ere hitzaldiak izango dira, UEUko Irati Iciarrek kontatu digunez. Informazio gehiago ueu.eus gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150601solasiratiiziar.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak