Asisko Urmenetak aretoa lepo dagoela aurkeztu du Gora Euskal Herrientsak saiakera grafikoa. Bertan bost errientsa edo irakasle garrantzitsuri omenaldia egin nahi die, hala nola Kapitolina Buztintze Larrondo -Uxue, 1867-, Malena Jauregiberri Erbin -Aloze, 1884-, Jule Fernandez Zabaleta -Iruñea, 1898-, Katalina Alastuei Garaikoetxea -Iruñea, 1899-, Elbira Zipitria Irastortza -Donostia, 1906-, haien biografiak argitara ekarrita. Saiakera grafikoa beste behin Herrima eta Erroa argitaletxeen elkarlana izan da. Jarraian Asiskoren aurkepena duzue entzungai.
Deskargatu hemen.