Hiruka hilabetekaria izan dugu hizpide, azaletik abitu dugu errepasoa Unai Brearekin. Mikel Mancisidorri egin diote elkarrizketa. Giza eskubideen alorrean egindako lanagatik Eusko Ikaskuntza Saria irabazi berri du. Hala, ibilbide luze baten aitortza jaso du Mikel Mancisidorrek Deustun Zuzenbidea ikasten zebilenetik izan du giza eskubideekiko interes bizia (Amnesty International taldearen lehen koordinatzailea izan zen unibertsitatean); azken zortzi urteetan Nazio Batuen Erakundean dihardu, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordean, aditu independente modura. Horrez gain jairik gabeko uda zelakoa izango den aztertu dugu eta bukatzeko euskarabentura izan dugu mintzagai.
Deskargatu hemen.
One thought on “Mikel Mancisidor , jairik gabeko uda besteak beste Hiruka aldizkarian”