SOINUGELA Rembetika, greziarren herri musika

RembetikaIrratsaioaren azken ordu erdian Rembetika musika eman digu ezagutzera Pedro Elías Igartuak. XIX. mendean Grezian sortua eta XX. mendean Turkiak eta Greziak izandako gerraren ostean berreskuratua, Rembetika legez kanpo bizi ziren herritarren adierazpide nagusietakoa izan zen. Saioaren hasieran, haatik, Pedrok ohiko aniztasunetik jo du eta usikari hauen emaitzak aurkeztu dizkigu:eialdeak eta Oki musikariak elkarlanean ateratako diskoa (aurrena gaelikoz kantatzen duen Irlandako folk taldea da eta Japoniako musikari ezaguna hurrena). Armenia Navy Band izenpean bertako musikariek grabaturiko diskoaz ere jardun dugu, bertatik Arto Tuncboyaciyan musikariaren emaitza bat entzunez; Sierra Leona Refugee All Stars diskoa ezagutu dugu gero, juduen klexmer musika ere izan dugu Merlin Shepherdekin; Asturiastik Tejedor neba-arreben hirugarren diskoa entzun dugu, eta Elton Johnek Captain and The Kid (Kapitaina eta mutikoa) izenaz atera duen diskoak beraren hasierako estilo eta doinuetara eraman gaitu. Saioa deskargatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO 07-01-26

ol. Urt 26 , 2007
    Aupa bertsozale eta ongi etorri asteko POTTOra; Bizkaiko finalarekin segitzen dugu eta gaurkoan Etxahunek eta Xabik jokatutako buruz- burukoari erreparatu diogu; seguru gaude bigarrenez entzunda lehenbizikoan ohartu ez gineneko zehaztapen ugari antzemango ditugula, lasai mamurtzeak hori baitakar… Beraz, goza ezazu eta gogoratu datorren otsailaren 10ean, larunbata da, bertso bazkaria […]

Honekin lotuak