BASKISTAN: Souad Massi, Aljeriako ahots xarmagarria

Souad MassiTalentu handiko emakume hau Aljerian sortu zen 1972an. Denbora luzez jardun zuen musika ikasten, inoiz musikari bilakatzeko asmoz. Flamenko talde batean hasi zen jotzen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Geroztik, rock munduan egin zituen saio batzuk, baina benetako arrakasta 1999an heldu zitzaion, Parisen Femmes d´Algerie (Aljeriako emakumeak) zeritzan kontzertuan kantatzeko eta gitarra jotzeko aukera eskaini ziotenean. Gaurko Baskistan saioan musikari honen ibilbide artistikoa erakutsi digu Mikel Urbeltzek. Deskargatu 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala: https://bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan1atala060417.mp3

Entzun 2.atala: https://bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan2atala060417.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Leihotikan, Castillo Suarez eta Euskal Herriko Trikitixa Elkartea

al. Api 24 , 2006
Leihotikan (irudian) talde iruindarraren laugarren lana ezagutu dugu aste honetako Piperpolis saioan. Gurean Aitor baxujolea izan da. Leihotikan taldearen laugarren lanak Ilunago, ederrago du izena. Bestalde, Castillo Suarezek olerki liburu berria aurkeztu du: Bala hutsak. Poema zuzen eta bortitzak egin ditu Castillok, gizon-emakumeen arteko harremanetan sortzen diren zauriak arakatuz. Euskal […]

Honekin lotuak