Aste honetan, komunikazio digitalaren inguruko albiste nagusia Youtuberen erosketa izan dugu. Googlek 1.600 milioi dolar ordainduta eskuratu du bideoak sarean eskegitzea eta nork bere webgunean txertatzea ahalbidetzen duen zerbitzu arrakastatsua. Youtubek multimedia bihurtu ditu hainbat webgune, eta batez ere, hainbat blog. Horren inguruan solastu gara Bilbo Hiriako kolaboratzaile Joxe Rojasekin, Youtuberen ezaugarriez, Googleren estrategiaz eta 2.0 ekimen arrakastatsuen inguruan enpresa handiek daramaten kontzentrazio jarduerez jardun dugu. Saioa entzun dezakezu HEMENDIK eskuratuta.
Next Post
GUREAN ZER BERRI: bilbohiria.com bidean berriz ere
ig. Urr 15 , 2006
Udako tareta igarota, Bilbo Hiria irratiak berriz ekin dio zuzeneko emanaldiak eskaintzeari. Zuetako askok dakikezuenez, lan handia egin genuen uda aurretik zuzenean ematen ditugun irratsaioak podcast eran artxibatuta egon zitezen, zuek nahi duzuenean entzun ahal ditzazuen. Eta, arian-arian, podcast artxibo polita osatu genuen. Zuen erantzunak harritu egin gintuen, gainera, hasi […]
Honekin lotuak
-
2014/12/02
IBAIZABAL: Prest! aldizkaria (152. zenbakia)
-
2010/07/07
IBAIZABAL: Prest aldizkaria ( 104. zenbakia)
-
2013/01/23
IBAIZABAL: ELAren XIII. Kongresu Konfederala