Berriotxoak gizarte bazterketaren aurka eta gizarte eskubideen alde lan egiten duen plataformak Barakaldon gizarte laguntzen informazioa emateko bulegoa ireki zuen atzo, udako etenaldiaren ostean. 19. urtea da eta orotara 9.000 familia baino gehiagok erabili izan dute bertan ematen duten zerbitzua. Informazio puntuaren irekierarekin batera gogora ekarri nahi izan digute euren eskualdeak bizi duen egoera. Laguntzak jasotzeko administrazioak jartzen dituen trabak salatu dituzte eta askotan hauek jasotzeko izaten duten atzerapena. Berriotxoak plataformako kidea dugun Gorkak azaldu dizkigu gorabehera horiek.
Elkarrizketa deskargatu hemen.