Bilboko Itsas museoan egindako agerraldian aurkeztu da 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko Bilboko erakunde eta euskaltzaleak egiten ari diren aurrelana. Lehen edizioan Euskaraldiak izan zuen eragina nabarmena izan zen Bilboko kaleetan ere eta bigarren edizioan eragina areagotzeko ariketak elementu berriak izango dituela gogoratu dute antolatzaileek. Aurten ere herritarrek ahobizi eta belarriprest rolen bidez parte hartzeko aukera izango dute, eta horretaz gain, aurten antolatzaileek dei egin diete era guztietako entitate, erakunde, elkarte eta taldeei, beraien erakundeetan euskaraz aritzeko guneak identifikatu eta babestu ditzaten. Horretarako, arigune izena hartu duten espazioak sortzen ari dira jadanik bai Bilbon eta baita Euskaraldia antolatzen ari den Euskal Herriko gainontzeko herri eta hirietan ere.
Deskargatu hemen.