Piperpolis: “Zaharkitze programatua” poema liburua aurkeztu digu Eva Perez-Ponsek

2008 urtean Blas de Oteroren jaiotzaren urteurrena dela eta Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak Blas de Otero-Bilboko Uria Nazioarteko Poesia Saria sortu zuten, aurten XII garren edizioa izan du sariketak. Irabazlearen poesia bilduma argitaratu berri du erein argitaletxeak, Eva Perez-Pons-en “Zaharkitze programatua”. Lehenengo literatur lana du Evak. Zaurgarritasunak ekartzen dituen kontraesanekin egingo du topo irakurleak poesia bilduma honen bertso lerroetako askotan. Izan ere, gorputza oso presente dago liburu guztian zehar; gorputzak sistemak dakartzan biolentziekin talka egitean hartzen dituen formak, gorputzen arteko eta gorputz propioarekiko erotismoa, isiltasunen presentzia, maitasuna edo maitatzeko orduak… hori guztia agertzen zaigu poemetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bakaikuko barnetegia eta barnetegikoak ezagutzen egon gara

og. Uzt 16 , 2020
Bakaikuko Etxea Zenbat Gara kultura elkarteak sortu zuen 1990ean, hau da duela 30 urte ireki zituen ateak. Bertan Gabriel Aresti euskaltegiak barnetegiak egiten ditu, astebetez edo bi astez eta egunean 24 orduz euskaraz bizi delako ikaslea ingurune eta giro euskaldun batean. Barnetegiak euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen die ikasleei, baina, era […]

Honekin lotuak