MUSIBLA #110: Aguxtin Alkhat, Haim, Oihartzun, Flat Worms, Braulio, Kim Salmon and the Business, Courtney Barnett

Aguxtin Alkhatek disko berria dauka kalean Hutsaren Hatsa izenarekin. Azken saio hauetan diskoa deskubritzen ari gara eta gaurkoan ere bi abesti entzuteko parada izango dugu disko inspiratu honetatik. Honen ostean Haim taldearen proposamena. Hirukote honek soinu klasikoak ekoizpen gaurkotu batekin ematen dituzte, hala iruditzen zaigu guri behintza hainbat piezatan. Zuek esango duzue hala den, Women in Musik Pt. III disko honetako beste bi abesti entzundakoan. Mattin Perez da hurrengoa gaurko zerrendan. Oihartzun izenpean Etorkizuna Ezeztatua Da izeneko diskoa kaleratu berri du. Soinu anbientalak eta sinfonismo puntu batekin. Flat Worms taldea Los Angeles-etik datoz euren bigarren diskoarekin: Antarctica. Ibilbide luzeko musikari eskarmentudunek osatzen dute taldea, eta emaitzean sumatzen da. Ondarroara egingo dugu salto eta bertan Braulio izeneko proiektu berria entzuteko parada izango dugu. Norman izan zenaren errautsetatik atera den banda berri honek soinu lakarrak eta ongi koipeztatuak dakarzkigute euren lehenengo disko homonimoan. Australiara goaz hurrengo taldea ekartzera. Taldea baino egilea. Mark Salmon du izena eta hainbat proiektutan ibilitako musikaria da. Gaur oso disko interesgarria hautatu dugu Kim Salmon and the Business izenarekin atera zuen bilduma: The Record Singles. Eta bukatzeko Courtney Barnetten Tell Me How You Really Feel diskoko abesti bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lan mundua euskalduntzeko urratsak eman behar direla adierazi dute ELA, LAB eta Kontseiluak

ar. Aza 3 , 2020
50 langiletik gorako enpresetan euskara planak abian jartzea eskatzen dute, hitzkuntz ekubidea gai ordenean txertatzea. Confebask eta CEN patronalei zuzendutako eskaera da, baina Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari proposamena babesteko eskatu diete. Helburu argi batekin dator proposamena: lan mundua euskalduntzeko neurri eraginkor eta betearazleak ezartzea. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201103_KONTSEILUA%20SINDIKATUA.mp3 Deskargatzeko klikatu hemen.

Honekin lotuak