MUSIBLA: Physis versus Nomos, Igor Arzuaga, Rafa Rueda, Le Manque, Three Futures

Aupa lagunok! Oso hipnotikoa gelditu zaigu gaurko saioa. Hasteko Physis versus Nomos entzungo dugu, Beñat Antxustegiren proiektu barnerakoiarekin hasiera emango diogu saioari, segidan Igor Arzuagaren azken diskoarekin jarraitzeko. Igorrek Nire Begiak izeneko diskoa kaleratu berri du eta bertan pianoa eta ahotsa gordinik eta sendo ageri dira. Rafa Ruedak ere bisita egingo digu Hiri Kristalezkoa azken diskoarekin, besteak beste Oroitz kantu samur eta hunkigarria eskainiz. Le Manque talde frantziarrak hartuko dio erreleboa, bi kantu jostari eta sakon ekarri dizkigutela eta bukatzeko Torres, Mackenzie Scott-en proiektua Three Futures bere azken diskoarekin. On egin!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen Hizkuntza proiektua garatzeko gida aurkeztuko du Sortzen elkarteak

ar. Aza 28 , 2017
Sortzen Elkarteak, Ikasle Euskaldun Eleaniztunak heziko dituen Hizkuntza Proiektua garatzeko Gida Praktikoa aurkeztuko du, abenduaren 2an Bizkaiko Dima herrian burutuko dugun ekitaldian. Hizkuntza-proiektua ikastetxe guztiek sortu behar duten dokumentua da. Bertan,ikastetxeko hezkuntza-proiektuan oinarrituta, hizkuntza-helburuak finkatzen dira, eta ondorioz, hizkuntza ezberdinen irakaskuntzarako irizpideak eta ikastetxeak dauzkan,barne zein kanpo harremanetarako hizkuntza-irizpideak ere […]

Honekin lotuak