MUSIBLA #121: Lau Behi, Alabama Shakes, Lee “Scratch” Perry, Lali Puna, Rafa Rueda, PVA

Lau Behi taldearen azken diskoa 2000koa da, baina 2016an kanturik biribilenak biltzen zituen grabazio bat kaleratu zuten: Onenak. Taldearen buru Mikel Azpiroz zegoen, geroztik hainbat artista eta taldetan ibilitako musikari bikaina. Eta berarekin beste hiru lagun, rock klasikoaren eta bluesaren magaletan dabilen musika jorratzen. Soinu klasikoz ari garela, Alabama Shakes taldearekin jarraituko dugu. Aurreko saioan ere Brittany Howard-ek gidatzen duen taldearen musika izan genuen gurean, eta gaur beste bi abesti Sound & Color diskotik. Kontzeptu klasikoa baina garapen desberdina eta esperimentala maite dituen egile batekin goaz segidan, Lee “Scratch” Perry beteranoarekin hain zuzen ere. Jamaikar honek 2019an atera zuen Heavy Rain diskoa eta bertan reggaeren ikuspegi pertsonala ematen digu. Perry aitzindaria izan da Dub music deritzonaren garapenean, baita remixak eta audio efektuen erabileran. Disko horretatik bi abesti. Aspaldiko disko bat ekarriko dugu segidan. Morr Music zigiluak soinu organikoak eta digitalak nahasten zituzten talde batzuen musika kaleratzen hasi zen, horien artean Lali Puna. 2004an Faking the Books diskoa kaleratu zuten eta horixe da gaur erreskatatu nahi duguna. Atzera denboran datorren taldearen musikarekin ere bai. Marruma talde tolosarrak disko bakarra kaleratu zuten Gogoetak (1998). Taldeak estilo oso berezia erakusten zuen. Disko gogoangarri horretatik bi abesti jarriko ditugu. Orain aste pare bat kaleratu da segidan datorren diskoa (Rueda) Rafa Ruedaren azken diskoa. Aurrekoaren ildo beretik egindako beste urrats bat, Jon Agirrezabalagaren laguntza izan du oraingoan ere ekoizpen artistikoan. Disko ederra. Eta bukatzeko Londonetik datorren talde batekin agurtuko dugu gaurko saioa PVA taldeak emango digu horretarako aukera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Euskara bere ekosisteman (hizkuntzak eta ekologia)

az. Abe 23 , 2020
Euskaraldia zela eta, irratikideek galdetu digute: “Zertan dira antzekoak euskara eta ekologia? Bada loturarik?” Noam Chomskyk eta beste batzuek diotenez, lengoaiaren inguruan ez da askorik aurreratu azken urteotan. Chomskyren arabera, seguraski ez da egongo aurrerantzean jakintzaren arlo horretan aurrerapen handirik, horretarako oztopo praktiko eta etikoak daudelako. Dakigunez, burmuinetik datorkigu mintzorako […]

Honekin lotuak