ZE EINGU UDAN: Nafarroako herriak eta Gasteizko gida Patxi Zubizarretarekin

Gaurko saioa Nasfarroan abiatu dugu. Euskal Herria Liburuak bildumako alea ekarri digu Hektor Ortegak, “Pueblos de Navarra con encanto”, Liburuan 34 herri agertzen zaizkigu , horien artean ere, denetarik dago. Ebro ibaia hurbiletik begiratzen dioten herriak eta Pirinioetako ibarretakoak, Urumea edo Leitzarango ibar lanbrotsuetan altxatzen direnak eta Aragoa ibaiaren ibilkera sosegatua zelatatzen dutenak. Xarma handikoak, Otsagabia edo Zugarramurdi kasu, betiko klasikoak (Izaba, Erriberri, Elizondo…), eta ale ttipi eta ezezagunak, Galipentzu, Torralba edo Arantza bezalakoak.

Bigarren geldialdia Gasteizen egin dugu, Patxi Zubizarreta idazleak Elkar argitaletxearekin plazaratutako gida ekarri digu. Patxi Zubizarretak idatzitako gida, hiria berraurkitu nahi duena, hiriko txokorik politenak eta batzuetan ezkutuenak zehazten ditu. Patxi Zubizarreta idazleak eta Asisko Urmenetak ilustratu du Gasteiz izeneko gida hau.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mendia eta musika uztartuz Urmuga egitasmoan

ol. Uzt 17 , 2020
Urmuga mendi ibilaldi musikatua da. Uztailaren 14tik abuztuaren 1era, Euskal Herri osoa zeharkatuko duena, ekialdetik mendebaldera, Angulo mendatetik Hiru Erregeen Mahairaino, Urduñatik Isabaraino. Igandeaqn Diman izango da zita, gaurkoa Miguel Zeberiok ekarri dizkigu mendizaletasuna eta musika uztartzen dituen ekimen Eder honen xehetasunak. Herrietan eta mendi tontorretan musika emanaldi berezi eta […]

Honekin lotuak