Prentsa askatasun eta feminismoaren aurkako indarkeriaren aurrean erantzun bateratua

Pikara Magazine aldizkari feministak eta Faktoria Lilak Bilboko San Frantzisko auzoan konpartitzen duten lokalean igande gauean pintaketak egin ditu talde faxista batek. Pikara aldizkariak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, erredakzioaren leihoan “Putas de Soros” idatzi dute eta pintaketa alderdi faxista baten gazte erakundearen izenean sinatu dute. Gaur goizean prentsa aurrean agertu dira gertatutako irmoki salatzeko eta argi usteko indarkeria  hau adierazpen askatasunaren kontrakoa dela  Oraingoan mobilizatzera deitu dute; hain justu, datorren asteko ostiralean, azaroak 8, faxismoaren kontrako manifestazioa egingo dute Bilbon Sare Antifaxistak, SOS Arrazakeriak eta Ekainaren 28ko Koordinakundeak, Kristal hautsien gaua deitutakoa gogoratzeko; 19:00etan aterako dira Arriaga plazatik.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Kalamuaren ekonomia politikoa

az. Urr 30 , 2019
Cannabisaren ekonomia edo ekologia politikoa aztertu dugu gaurko saioan. Kalamu landareak sokak egiteko erabili izan dira historikoki, eta haziak txorientzako janaria izan dira, baina badira hortik ateratako olioak, oihalak eta bestelako produktuak ere. Gurean azken urteotan eragin narkotikoa duten kalamu barietateak zabaldu dira, marihuana, alegia. Landare emeak loratuta jasotzen dira […]

Honekin lotuak