Irailaren 21ean hasiko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

Segurtasun neurriak bermatzeko ekainean atzeratu ondoren, Bilboko Kalealdia, Antzerki eta Kaleko Arteen Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria irailaren 22tik 27ra izango da.  Bilboko Kalealdiaren kartela osatzen duten 26 taldeetatik 13 Euskal Herrikoak dira: jaialdiak apustu garbia egiten du bertoko kulturaren alde eta hemen dauzkagun punta-puntako proposamenen alde. Casilda Iturrizar parkea berriro ere estali gabeko antzoki handi bat izango da. Hiriko beste leku ezagun batzuek ere euren protagonismoa izango dute jaialdian: Areatza, Arriagako plaza eta Plaza Barria, kasu. Arte diziplina anitz izango da kaleko antzerkia, zirkua, dantza, dantza bertikala, clowna, musika eta instalazio eszenikoak hartuko dituzte.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mikra ikuskizuna ikusgaia Zirkualde jaialdian Berdinki Zirku elkartearen eskutik

al. Ira 14 , 2020
Berdinki zirku garaikide elkarteak estreinatu berri  du Mikra deituriko ikuskizuna. Asteazkenean Bilbon izango dira, errekalde plazan 19:30etan Zirkualde jaialdiaren barruan. Urriaren 2an, berriz, Leioako Aldapa auditorioan izango dira, 21:00etatik aurrera. Abiapuntutzat generoaren eta rolaren arteko harremana hartu eta norbanako gisa ditugun jarrerak deseraiki dituzte ikustera emateko nola diren kultura zamaren […]

Honekin lotuak