MUSIBLA #112: Bambara, The Black Keys, Black Midi, Oki Moki, Ekhi Lamber, Phil Cook

Bambara taldeak euren laugarren diskoa kaleratu berri du eta Stray izena jarri dio. Lehenbiziko abestitik harrapatzen dugu zein den disko honen egitura: soinu trinko eta ilunak, obsesiboak gehienetan. Disko oso gomendagarria. Hurrengo minutuetarako 2010ean kaleratu zen disko bat berreskuratuko dugu Brothers izena dauka diskoak eta taldea The Black Keys dugu. 2001ean sortutako talde honek oso diskografia mamitsua dauka eta adibide bat jartzearren ekarri ditugu gaur bi abesti. Black kolorearekin jarraituko dugu, izan ere gure hurrengo gonbidatuek Black Midi dute izena. Ingalaterrako talde honek disko bakarra du kalean, nahiz eta hau kaleratu baino lehen single ugari eman ezagutzera. Schlagenheim du izena diskoak eta erritmo apurtuez josia dago. Oki Moki izango da hurrengoa. Euskal Herriko talde honen lo-fi musika ezarri zuten euren lehenbiziko diskoan Working Class Pop izeneko disko biribilean. Bertatik bi abesti. Ekhi Lambert musikari garazitarrak Seitan taldean ibili ondoren bakarkako bideari ekin dio eta lehenbiziko diskoa du kalean: Haustura. Disko honetan sumatzen da Ekhik musika garaikiderako duen joera, ukitu klasikoak sumatzen dira bere konposizioetan eta une lasaiak eta barnerakoiak. Bi abesti bertatik. Soinu optimistagoak nahi badituzue entzun goazen Phil Cook-en People Are My Drug diskoarekin. Konposizio klasikoak eta distiratsuak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Amorantek "bat edo hiru" lana aurkeztu digu

az. Ira 30 , 2020
Bat edo hiru izenburuaz lan berria dakar Amorantek. Zazpi kantuz osatutako diskoa. Condor kantuak zabaltzen du diskoa, Gernikako bonbardaketa gogoan lehen kantu honetan. Aurreko urteko abenduan grabatu zituen kantuan, Aitor Etxebarria bidelagun zuela. Iluntasuna eta heriotza dario diskoari. Kantuei erreparatuta hitzak dute garrantzia eta hori adierazi duzu hitzetatik abiatzen da […]

Honekin lotuak