MUSIBLA #220: Kristonak, Dylan LeBlanc, Rudiger, Illuminati Hotties, Brittany Howard

Gaurko saioan, Kristonak taldea izango dugu gonbidatu berezi. Euren proiektuari buruzkoak kontatuko dizkigute euren musika gihartsua entzun bitartean. Ahobetehortz diskoa izango dugu entzungai.. Eta rocketik amerikanara joango gara saltotxo batez. Dylan LeBlanc musikariak disko eder batez etorriko zaigu. Coyote izeneko grabazioan ondo egindako abesti sorta kitzikagarria topatuko duzue. Gaur bertatik bi abesti. Rudigerrek (Willis Drummond) disko eder bat kaleratu du, disko eder eta interesgarria. Elkarrizketa batean esaten zuen abesti guztiek unibertso bat sortu behar dutela, The Beatles-en gertatu bezala. Aipu hori diskoa entzutean ulertzen da hobekien, The Beatlesi egindako erreferentzia barne. The Dancing King izena eman dio grabazio txundigarri honi. Aurrera goaz eta bidean Illuminati Hotties taldea ekarriko dugu Los Angelesetik hona. Sarah Tudzin-en taldeak Let Me Do One More diskoa kaleratu zuten 2021ean. Bertatik aterako ditugu bi abesti. Brittany Howard musikariak mailegatuko dizkigu bi abesti saio honetarako. Alabama Shakes taldeko musikariak Jaime diskoa kaleratu zuen 2019an eta horixe hautatu dugu gaurko saiorako.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aldaka eta desgasteaz Oier Gorosabelekin

az. Api 10 , 2024
Giltzadurez aritu gara gaurkoan Oier Gorosabelekin; gaurkoan aldaka edo mokorra izan dugu ardatz. Aldakak eragiten duen arazo nagusia desgastea izaten da eta ingletako mina izaten da sintoma nagusi edo bereizgarriena. Gorosabelek azaldu digu arazo horren arrazoi nagusia mekanika izaten dela; hau da, gorputzeko pixu asko aguantatzen badu, desgastea handiagoa izango […]

Honekin lotuak