Zirika! Herri guneak “200 baietz!” kanpaina jarri du martxan

2013an ireki zituen ateak Zirika! herri guneak, Erronda kalean. Pandemiaren ondorioz egoera ekonomiko latzean da gunea. Hiru hilabete baino gehiagoz lokala itxita egon ondoren, pertsiana berriro igotzea lortu dute. Ilusioz beteta, aurrez aurreko batzarretara itzuli dira, gutxinaka, eta egutegia jardueraz betetzen ari dira, liburu eta material berriak jasotzen… Aste Nagusiko urteroko diru-sarrerarik gabe, proiektua nolabaiteko egonkortasunarekin mantentzeko zailtasunak dituzte, horregatik jarri dute martxan 200 baietz! bazkidetza kanpaina hau.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lurrun minez antzezlana ostegun eta ostiralean La Fundicion aretoan

ar. Ira 29 , 2020
Lurrun minez antzezlana entrenatuko da Loraldia jaialdian hiru marikaren arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Aurre estreinaldia egin zuten martxoan baina egoerak estreinaldia atzeratu egin zuen, orain udagoieneko loraldiak hartuko du estreinaldia. Olatz Gorrotzategi zuzendaria eta Galder Perez testu egilearekin berba egin dugu.  Hiruki arrosa. Desirak eta beldurrak, alkohola […]

Honekin lotuak