SOLASALDIA: Munduko 9. Gizarte Foroa

Pasa den asteartean hasi zen aipatu Foroa Brasilgo Belem do Pará hirian, igandera arte luzatuko dena. Gaurkoan, Iñaki Barcenak kontatu digunez, jendetsua eta koloretsua da giroa Belemen, baina hara heldutako ehun mila lagun baino gehiago ez dira prezeski oporretara joan. Hamar gai nagusi jorratzen ari dira egunotan, bertako bi Unibertsitateetan eta kalean: gaien artean, garrantzi berezia du Amazoniari dagozkionak, lurra bezala eta indigenen eta herrien eskubideen ikuspuntutik ere. Euskal Herriko presentziaz mintzatu ondoren, Iñakiren ustez Foro honetatik neurri eta ekitaldi zehazt batzuk atera behar dituzte.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Uholdeak Bizkaian

al. Ots 2 , 2009
Pasa den asteartean ohiko lekuetan gertatu zirenak. Egia da ordu gutxitan euri handia egin zuela, baina zer gertatu zen Alonsotegin? Astelehen gauean Kadaguaren egoerak ez zuen zer ikusirik asteartean zeukanarekin (Ordunteko urtegian zer edozer egin al zuten?). Getxon, berriro ere eta sei hilabetetan bigarrenez, Fadura uholdetu zen: izenak esaten digu […]

Honekin lotuak