Arriaga Antzokiak “Kutsidazu bidea Ixabel” musikalaren estreinaldia jasoko du ostegunean

Kutsidazu bidea Ixabel antzezlan musikala estreinatuko da bihar Arriaga antzokian. Ibilbide luzea egin du Joxean Sagaztizabalen eleberriak, oraingoan musikal gisa eratu dute. Patxi Barcok zuzendu du, eta dramaturgiaz ere bera arduratu da, Aitziber Garmendiarekin batera. Musika zuzendaritza Demode Quartet taldeko Joli Pascualenarena da. Talde hori asko inplikatu da proiektuan, eta jatorrizko abestiak, interpretazioa eta ekoizpen lanak egin dituzte. Arriaga Antzokiak jasoko du ikuskizunaren estreinaldia, urriaren 15ean, ostegunean, hain zuzen, 19:30etik aurrera. Ainhoa Aierbe aktorea izan da gurekin, lan honen ingurukoak azaltzen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #113: Kaskezur, Petti, Bambara, Jarvis Cocker, Frightened Rabbit, Tenpora

az. Urr 14 , 2020
Gaurko saioa Kaskezur talde iruindarrak ateratako hirugarren diskoarekin abiatuko dugu. Diskoan Joseba Irazokiren Euria ari du abestiaren bertsio bat gehitu dute eta bertan Irazokik berak jotzen du gitarra. Lehen entzunaldian Onddo taldearen oroimena ekarri dit, agian horregatik gitarra-jole beratarraren kolaborazioa, nork daki! Kaskezur taldearen disko honek Ihesi Doaz Animaliak du […]

Honekin lotuak