Dopatzearen inguruan mintzatu gara Oier Gorosabelekin

Gaurkoan dopinaren inguruan mintzatu gara Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Gizakiaren muga naturalak aspaldi gainditu dira, eta banako supergizakiak kenduta, beste kirolari profesional guztiak pertsona normalak ditugu. Markak hobetzea ia ezinezkoa denez, kirolarien errendimendua hobetzea giza-ingeniaritza kontua bihurtu da, osasuna bigarren mailara pasatuta. Osasun profesional guztiok argi dute bereizketa gogoratu behar dela: kirola osasunerako ona dela diogunean, ez baikara kirol profesionalaz ari. Argi eta garbi esan behar da: maila altuko kirolean gorputzarekin egiten diren gehiegikeriak (legalak ere bai) osasunaren kalterako dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: "IZENBAKUEK" Arabako Kuadrilla Arteko txapelketaren GARAILE

og. Urr 22 , 2020
Perfekzioa maite ez dugunez, gaur ere POTTO egin dugu. Arabara joan gara eta 2020ko Arabako Kuadrilla Arteko txapelketaren finala eskaini dugu uhinetan zehar (aukeraketa diktatorialean). Manex Agirre elkarrizketatu dugu prosa bideratuan, txapelketaren garaile izan zen IZENBAKUEK taldeko partaidea, eta Kuadrilla arteko finalaren bertso-aukeraketa ekarri. Azkenburukoa, zelan ez, opari: Olatz Sanchez […]

Honekin lotuak