INUN artista Bilbo Hiria irratian

Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean izan da Mikel Inunziaga INUN artista eta ondoren, mahaiaren bueltan batu zaigu. Kafe Antzokian estreinatu ditu kanta batzuk eta kontatu digu laster izango dela haiek entzuteko aukera. Hala ere, disko-gira-disko… dinamikatik atera dela aitortu digu eta azpimarratu musika kaleratzen duela sortu eta gero, gorputzak eskatzen dionean. Orain Sergio Mayoral tronpeta jolearekin aritzen da eszenatokiz eszenatoki, baina aitortu du beharraren eta egoeraren arabera formatua aldatzen duela: taldean, binaka edo bera bakarrik. Hurrengo kontzertuen data zein den jakiteko bere instagram eta facebook kontuak jarraitzeko gomendioa ere egin digu.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Mecaner enpresan itxieratik harago, trantsizio ekosozialista da bidea

og. Eka 13 , 2024
Mecaner enpresan itxieratik harago, trantsizio ekosozialista da bidea. Mecaner Urdulizeko metalgintza enpresak jarduera guztia eten du, greba mugagabe baten ostean sindikatuen porrota ekarriz. Egoera horri buelta emateko, sindikatu batzuk eta Garua kooperatibak osatu dute, eta hori aztertzeko Jauzi Ekosozialeko kide Alaitz Ajuriagerragaz solastu dugu. https://www.garuacoop.es/wp-content/uploads/2024/03/Plan-Transici%C3%B3n-Ecosocial-Mecaner.pdf Ostean, gaiari ikuspegi sindikal batetik […]

Honekin lotuak