Jokoteknia Bideo-jokoen III.jardunaldiak ospatuko dira azaroaren 28an

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatutako ekimena da Jokoteknia jardunaldia. Aurreko bi edizioetan bezala, aurten ere, Jardunaldiaren helburua industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egitea eta hemengo bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi eta elkar ezagutzea izango da. Jardunaldi hauek, euskaraz izango dira, eta bideo-jokoetan interesatua dagoen edonork izango du aukera parte hartzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Euskal Birusa Elkarteak antolatutako San Martin bertso-jaialdia ERMUAN

og. Aza 12 , 2020
Maite dugu, maite, Potto egitea Biba hankaluzea eta errima progresiboa! Gaurkoan Ermua bisitatu dugu, eta Euskal Birusa Elkarteak antolatutako San Martin bertso-jaialdia ekarri dugu irratiaren uhinetara, aukeraketa diktatorialean. Maite Berriozabalen aginduetara, kantuan izan da taulagaineko seikotea: Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi. Postrea […]

Honekin lotuak