POTTO: Euskal Birusa Elkarteak antolatutako San Martin bertso-jaialdia ERMUAN

Maite dugu, maite, Potto egitea
Biba hankaluzea eta errima progresiboa!
Gaurkoan Ermua bisitatu dugu, eta Euskal Birusa Elkarteak antolatutako San Martin bertso-jaialdia ekarri dugu irratiaren uhinetara, aukeraketa diktatorialean.

Maite Berriozabalen aginduetara, kantuan izan da taulagaineko seikotea: Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi.
Postrea ere ekarri dugu, entzulearentzako opari berezia: Iruñeko I. Bertsopaper lehiaketaren irabazlea izan den sorta kantatua: Saioa Alkaizak sortutako kontakizuna.

Asier Ibaibarriaga, gure “Presidente” ohiarekin solasean aritzeko parada izan dugu saioaren hasieran.

Datorren astean, dena ondo bidean, bertsoak elkartuko gaitu

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Azaroaren 17an ospatuko da aurtengo Klasikoen Irakurraldia

og. Aza 12 , 2020
Mariasun Landa idazlearen ipuinak hautatu dira aurtengo Klasikoen Irakurraldia ospatzeko. Azaroaren 17an, asteartean, egingo da ekimena Arriaga antzokian eta hamahirugarren edizio honetan haur eta gazte literatura omentzea izango da helburu nagusia. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201112_Irakurraldia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak