POTTO: San Antontxuetako saio handia

Hotz beteko giroan, euria goian eta behean… Mungia bisitatu dugu gaurko Potto saioan, eta TAKET bertso eskolak urterrilaren 15ean antolatutako San Antontxuetako saio handia ekarri. Arbilduren aginduetara kantuan izan zen laukotea:
Onintza Enbeita
Mikel Goiriena
Sustrai Colina
Aitor Mendiluze

San Antontxuetako urteroko bertso-paper lehiaketa ere ezagutu dugu eta lehenengo hiru sarituen izen/izana eta beren saritutako lana zabaldu dugu
(Urko Egaña, Iñigo Legorburu eta Mikel Arrillaga).
Bejondeizuela!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Arnold Layne, Tom Verlaine, Jerryrekin solasean Tom Verlainez

ol. Ots 3 , 2023
Arnold Layne kantua dugu gaurko abiapuntua, Pink Floyd taldeak grabatutako lehendabiziko abestia izan zen, 1967an single moduan argitaratua. Garai hartan taldearen burua Syd Barrett zen, eta kantu hau sikodeliaren esparrukoa izan zen. Kantuan, Arnold-ek emakumezkoen barruko arropak ohostu ohi dituen trabestia da, eta atxilotu egiten dute, ez lapurretan aritzeagatik, trabestia […]

Honekin lotuak