MUSIBLA #117: Iron & Wine, Petti, Adrianne Lenker, Jabier Muguruza, Sad13, Bambara, King Krule

Iron & Wine taldeak 2017an atera zuen Beast Epic izenko diskoa. Amerikana klasikoa jorratzen du talde honek eta disko hau adibide ezin hobea da zer eskaintzen diguten jakiteko. Soinu garden eta ertzik gabeko abestiak. Aurreko taldearen soinuek Pettiren musika ekarri digu gogora, eta bereziki bere azken diskoan (Manipulazio estrategiak) erakusten duen soinu paleta. Arakatu dugu diskotegia eta horra, Pettiren azken lanetik bi abesti. Pultso berari eutsiko diogu eta hurrengo gonbidatua Adrianne Lenker izango da. Big Thief taldeko buru izateagatik ezagunagoa da gure artean, baina bakarkako bidaia ere guztiz interesgarria da. Songs izeneko diskoa kaleratu du urte honetan eta lekutxo bat egingo diogu. Jabier Muguruzak ibilbide luzea dauka. Gaur Geltokiak Izarretara izeneko disko ederretik aterako bi abesti dakarzkiguzue. Disko horretan beste artisten abestien bertsio biribilak grabatu zituen Muguruzak. Ameriketara salto egingo dugu hurrengo artistaren bila. Sad13 ezizenaren azpian izkutatzen da Sadie Dupuis multi-instrumentista. Speedy Ortiz taldean ezagutu genuen emakume hau eta orain bakarkako disko batekin datorkigu. Haunted Painting. Amaiera aldera heltzen ari gara eta horretarako Bambara taldea ekarriko dugu. Saio honetan behin baino gehiagotan jarri dugu euren Stray. Disko betea. Bukatzeko abesti bat: “Biscuit Town”, gure Musibla honetan askotan entzun dugun musika. King Krule.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Zulo Beltzen Geometria' aurkeztu du Ibon Aranbarrik Bilboko Arte Ederren Museoan

az. Aza 25 , 2020
2003an egindako ekintza baten ondorioz sortutako obra da ‘Zulo Beltzen Geometria’. Izan ere, historiaurreko leize-zulo batean egindako esku hartzea du abiaburu. Ibon Aranbarri da obra honen egilea, tradizio formalistaren eta kontzeptualismoaren arteko prestakuntza jaso zuen oihartzun handiko euskal artista. Leize-lorako sarbidea sei metroko diametroa zuen egitura modular lau eta opaku […]

Honekin lotuak