MUSIBLA #50: Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak, Chinchetas, Zortzi, The Black Angels, Zuider Zee, The Lemon Twigs

Gaurko saioa Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak proiektuak irekiko du, folk ukitu handiak dituen pop garbia jorratzen duen taldea dugu Hazparnekoa. Soinu tradizionalagoak ondoren, Las Chinchetas talde iruindarrak Ituringo Arotza kantuaren moldaketa gozagarria kaleratu du GOR etxearen eskutik eta segidan Zortzi izeneko bikotea entzungo dugu Goizian argi hastian kantuaren moldaketa bikaina. Hurrengo taldea Hello June izango da, euren azken diskotik ateratako Mars kantu zehatz eta trinkoa entzungo dugu besteak beste. The Black Angels taldea segidan, Death songs euren azken diskotik ateratako bi kanturekin. Honen ostean, psikodelia jorratzen duen beste talde bat Zuider Zee talde amerikarra. 70eko hamarkadan egin zuten euren ibilbidea, baina orain berriz masterizatu diren abesti galdu batzuen zerrenda ederra osatu dute Zeenith izeneko bilduma kaleratzeko. Bukatzeko psikodeliarekin bukatuko dugu, gaur egun New Yorketik datorren talde gazte baten azkeneko diskoarekin. Taldea The Lemon Twigs da, eta diskoa Go to School.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Loteriaren iruzurra eta suizidioaren tabua Argia astekarian

og. Abe 13 , 2018
Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu, astero bezala, Lander Arbelaitzekin. Loteriaren iruzurrari buruzko erreportajea ekarri digu. Heriotza eta jendartean tabu den suizidioaren inguruko erreportajea, eta Holandako erraustegi berrienaren ingurukoa izan ditugu hizpide, besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181213_Argia.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak