‘Zulo Beltzen Geometria’ aurkeztu du Ibon Aranbarrik Bilboko Arte Ederren Museoan

2003an egindako ekintza baten ondorioz sortutako obra da ‘Zulo Beltzen Geometria’. Izan ere, historiaurreko leize-zulo batean egindako esku hartzea du abiaburu. Ibon Aranbarri da obra honen egilea, tradizio formalistaren eta kontzeptualismoaren arteko prestakuntza jaso zuen oihartzun handiko euskal artista.

Leize-lorako sarbidea sei metroko diametroa zuen egitura modular lau eta opaku batekin itxi zuen Aranbarrik. Itxitura horren siluetak haitzuloaren ahoaren morfologia zehatza erreproduzitzen zuen, eta haren azalean zuloak eta hutsuneak irekitzen ziren, bertan bizi ziren edo babeslekua zuten espezieek sartu-irtenak egiteko. ‘Zuloa’ izena jarri zion artista itziartarrak obra honi.

Ia bi hamarkada geroago, Aranbarrik eraikina desmuntatzea eta leize-zuloaren sarrera bere egoera naturalera lehengoratzea proposatu du. Askapen modura irudikatzen du artistak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Inoizko gabon berezienak ospatuko dira Bilbon

az. Aza 25 , 2020
“Gabonak beti heltzen dira, eta ilusioa beti pizten da” lelopean ospatuko ditu Bilbok COVID-19ak baldintzatutako gabonak. Bilboko Udalak kultur ekimen seguruak eskainiko ditu barruti guztietan, tokiko sustatzaile eta eragileen aldeko apustu irmoa eginez. Halaber, hiria milioi bat led argi baino gehiagorekin eta barrutietan banatutako 57 zuhaitzekin apaindu da. Itziar Urtasun […]

Honekin lotuak