Aurtengo “Bilbaopoesia” martxoaren 15etik 24ra

25 urte beteko ditu aurtengo “Bilbaopoesia” jaialdiak eta hori ospatzeko aurtengo ediziora jaialdia urtez urte posible egin duten artistak gonbidatu dituzte. Martxoaren 15ean hasi eta 24an amaituko du; lehenengo egunak Blas de Otero egunarekin egingo du bat eta egun hori aprobetxatuko dute, besteak beste, poeta bilbotarra gogoratu eta omentzeko.

Hamaika errezitaldi eta kontzertu antolatu dituzte egun horietarako eta antolatzaileek azpimarratu dute adin guztietarako ekintzak daudela. Besteak beste, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Juan Carlos Mestre entzuteko aukera izango da. Gainera, Jabier Muguruzak bere azken ikuskizuna, “Lagun batek esan dit”, estreinatuko du.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #217: FELINE, Black Midi, Kristonak, Joe Broadbent, Hiuzz, Duster

ar. Mar 5 , 2024
Azken saio hauetan talde bati luzatzen diogu gonbidapena euren proiektua zuzenean aurkezteko, saio honetan Bermeo-Gernika ingurutik datorren Feline taldea gonbidatu dugu. Euren musika estilo ugariren bidegurutzea da baina sendoa da eta guztiz koherentea. 70-80 hamarkadetako soinuen oihartzuna atzeman badaiteke ere, euren soinua berria da eta bidegurutze horretan pertsonalitate handiko estiloa […]

Honekin lotuak