Oihana Bartra bertsolaria Argia astekarian

Argia astekariaren aste honetako edukiak ekarri dizkigu Gorka Peñagarikano kazetariak. Ohi bezala, azaletik abiatu dugu errepasoa: oraingoan Oihana Bartra bertsolaria da protagonista.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztuta, Onintza Enbeitak elkarrizketa egin dio. Bertsolaritzaz eta txapelketaz aritzeaz gain, Bira kulturguneaz ere jardun dute solasean. Bestalde, Net Hurbil atalean aztergai izan dute turismo koloniala eta Bad Bunny kantaria, eta Gorkak horren inguruko edukiak ere ekarri dizkigu. Amaitzeko, Mizgin Ronak poeta kurduari egindako elkarrizketa nabarmendu dugu. Bilbon izan zen hizkuntzaren inguruko hitzaldi batzuk ematen, eta han hitz egin zuten berarekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbok emakumeen ikusgarritasuna indartu du kalearen izendegian

al. Eka 30 , 2025
Ostegunean Bilboko Udaleko plenoa izan zen. Bilboko Udalak “Zirgari kaia” eta “Galletagileen Etorbidea” kalearen izendegian izendapen zuzena erabiltzea onartu du, EH Bilduren eskaerari jarraituz. Beharrezko baliabide lexikalak erabiltzea eskatu dute, emakumeen ikusgarritasuna bermatzeko. Kalearen izena “Andre Zirgarien kaia” eta “Emakume Galletagileen Etorbidea” izango da oraindik aurrera. Garazi Perea EH Bilduko […]

Honekin lotuak