Asteon ere zuzeneko emanaldiekin osatuko dugu saioa:
Baga Jhon Cale musikari trebea (argazkian), Lou Reed zaharrarekin Velvet Undergrounden viola jotzen aritutakoa. 65 urte betetzear den galestarra “Circus Live” zuzeneko bikoitza argitaratzear da eta larunbatean Kafe Antzokian izango dugu. Biga, Josele Santiago. 20 urtean Los Enemigos taldeko buru izan ondoren bakarka dabil madrildar poeta. “Las golondrinas etcétera” malenkoniatsua plazaratu zuen aurrena eta “Garabatos” argitsuagoa orain. Ederrak bata zein bestea. Larunbatean Santana 27 aretoan entzungai. Saioa deskargatu nahi baduzu egin KLIK.
Next Post
ZUTARGI ARTEAN: Beethoven
ol. Ots 2 , 2007
Gaurko saioan Beethoven-en meza bat entzuteko aukera izango dugu. Do Majorrean idatzitakoa, Op.86. Bertsio hau Leioako Kontserbatorioko Orkestrak- Margarita Lorenzo de Reizabalen zuzendaritzapean -eta bi abesbatzek eskainiko digute: Leioako San Juan Bautista eta Alaitz abesbatzak, hain zuzen. Azken bi hauek Basilio Astúlezen gidaritzapean. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070202.mp3
Honekin lotuak
-
2014/05/14
IBAIZABAL: Arabako berriak
-
2014/09/18
IBAIZABAL: Azoka Herritik Azpeitian
-
2013/02/21
IBAIZABAL: Bilboko Kronika