Aurtengo merkealdiak gazi-gozoak izaten ari dira Bilboko merkatarientzat

Urtarrileko merkealdiak merkatarien egoera hobetzeko itxaropenarekin hasi diren arren, aurreikuspenak ez dira oso onak. Pasa den urteko udaberriko derrigorrezko itxierak sektorea gogor astindu bazuen, azaroko murrizketek zauria nabarmen handitu zuten. Ondoren, gabonetako kanpainari esker, arnas apur bat hartzeko aukera izan zuten merkatariek, eta orain, merkealdiekin beste bultzadatxo bat jasotzea espero dute. Hala ere, gabonak eta merkealdiak ez dira nahikoa izango sektorea salbatzeko.

Guk Indautxura jo dugu, Divina Martina arropa dendara, hain zuzen. Iratxe Ostolozaga dendariak kontatu digunez, pasa den urteko itxialdia oso gogorra izan zen, baina merkataritza berriz zabaltzean, bere bezeroek ongi erreakzionatu zuten.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Erandioko Astika gune okupatua eraisteko arriskuan dago

al. Urt 11 , 2021
Astika herria Erandion kokatuta baserri multzoa okupatu da,  Auzo okupatuko biztanleek ohartarazi dutenez, Erandioko Udalak eraisten hasteko baimena eman dio Labartain S.L. enpresari. Hori salatzeko, protesta egingo dute urtarrilaren 11n, Erandioko udaletxetik abiatuta. Une honetan zein da egoera, Auzotarrek azpimarratu dutenez, Labartain S.L. enpresak denbora darama auzoko lurrak erosten. Gaineratu […]

Honekin lotuak