Asteartean, apirilaren 13an, hasiko da Bilboko Udalak jarritako kanpaina martxan, dendariek izena eman dezaten. Bonuen erosketa eta trukea maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 30an amaituko da. Berrikuntza nabarmenak ditu aurtengo kanpainiak: alde batetik, bonu gehiago jarriko ditu zirkulazioan, eta bestetik, establezimendu mota berriak gehitu dira, hala nola, irudi pertsonaleko zerbitzuak […]

BONOBILBAO kanpainaren ostalaritza bonuak martxoaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean. Ostalaritzan gastatzeko Bilboko Udalak aterako dituen 110.000 bonuak martxoaren 15etik ekainaren 30era eskuratu ahal izango dira eta berauek kanpainara atxikitako taberna eta jatetxeetan uztailaren 31ra arte gastatu ahal izango dira. 20 edo 40 euroko bonuak eskuratu ahal izango […]

Urtarrileko merkealdiak merkatarien egoera hobetzeko itxaropenarekin hasi diren arren, aurreikuspenak ez dira oso onak. Pasa den urteko udaberriko derrigorrezko itxierak sektorea gogor astindu bazuen, azaroko murrizketek zauria nabarmen handitu zuten. Ondoren, gabonetako kanpainari esker, arnas apur bat hartzeko aukera izan zuten merkatariek, eta orain, merkealdiekin beste bultzadatxo bat jasotzea espero […]

Pasa den ostegunean inauguratu zuten Mercadona Barakaldon. Gotzon Hermosilla kazetariak “lehen eguna baino azkena zela ematen zuela” esan digu. Hermosillaren arabera, orain esango digute lanpostu batzuk sortu direla, kontuan hartu gabe makrodenda honek beste hainbeste lanpostu edo gehiago suntsituko dituela denda txikietan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151026solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

TTIP itunaren aurkako euskal kanpaina, abian da. eta Europa osoan, ere, martxan dago. Ezkutuan negoziatzen ari diren Itun transatlantiko horren aurka euskal manifestua atera dute, eta Europan dagoeneko hiru miloi sinadura bildu dira. Larunbatean protesta jardunaldia egingo dute Europan, hainbat ekitaldirekin kontinenteko toki askotan, TTIPren kontrako ekimeneko Igor Merak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151008hizpideaigormera.mp3 Deskargatu […]

Pasa den asteartean Bilboko udalbatzaren osoko bilkura izan zen eta, bertan, hainbat gai mahigainean. Besteak beste, Aitziber baibarriagak EH Bilduk aurkeztu dituen Merkataritza txikia babesteko proposamenak aipatu ditu, gehiegizko ostalaritza negozio berrien eta frankizien ugaritzearen aurrean. Bukatzeko, alkatearen eta zinegotzien soldatak aipatu eta udaltzaingoak Egirleta inguruan cruising (sexu librea) praktikatzen […]

Gaindegiak egin duen txikizkako saltokien inguruko ikerketa aztertu dugu bertako Imanol Esnaolarekin. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak eginiko ikerketa horren arabera, egun 17.000 saltoki txiki inguru dira gurean. Egoera zail honetan “Handien mehatxuari” egunero egin behar diote aurre, eta gainera, gero eta Handi gehiago dira. Azken urtoetan Saltoki […]

Gaiaren inguruan txostena egin berri du Gaindegiak. Imanol Esnaolak azaldu digunez, Euskal Herriko merkataritza fluxuen saldoa positiboa da, beraz, esportazioek gehiago balio dute inportazioek baino. Inportazioen gorabeherak, Bizkaiko kasua, globalizazioaren eragina, eta batez ere energia produktuekin eta elikagaiekin dugun menpekotasuna saihestu behar ditugula azpimarratu du Imanolek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150616solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen  

Euskal Herriko aireportuen egoera aztertu du Gaindegiak Aireportuak, 2007ko marka gainditu ezinik azterlanean. Iaz ez zuten erdietsi 2007an izan zuten bidaiarien kopurura, nahiz eta Miarritzekoa ondo ibili, eta Loiukoa ez hain txarto: galera nagusiak txikietan gertatu dira. Gaurkoan Imanol Esnaolak helmugak, autonomia, merkantziak eta gehiago aztertu ditu Bilbo Hiria irratian. […]