Gaurkoa 2020an argitaratutako lana ekarri digu Rafa Ruedak. Aspalditik musikan dabilen Patxix Bidarten azken lana ekarri digu entzuteko. Musika munduan 80 hamarkadatik dabil, hainbat taldetan aritutako dugu, Mister Saguak edo Txingoma II. bere bakarkako lehen diskoa aurkezten digu ” eHe – errare Humanum est “ izenburukoa, errealismoa eta ametsa elkartzen dituen diskoa, azken hogoi urte hauetan Pantxixek sortu hamar bat kantaz osatua. Hiru musikari lagun izan ditu, Matthieu Haramboure (errealizazioa, moldaketak eta baxuak), Sébastien Degrans (akordeoia) eta Bastien Marianne (gitarrak). Itxaro Borda, Xabier Lete, Agustin Zamora, Leire Bibao, Kirmen Uribe, Amaia Hennebutte, Jon Mirandeen poemak musikatu ditu.