“Elkartasunaren Plaza” Zaldibar Argitu protesten kronika grafikoa

Bihar, otsailaren 6an, urte bat beteko da Zaldibarko zabortegia amildu eta bertako langile Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze luiziak irentsi zituenetik. Urte honetan, hainbat izan dira Euskal Herrian han eta hemen egindako mobilizazio, elkarretaratze eta ekitaldiak, Zaldibarren gertatutakoa argitu, erantzukizunak eskatu eta kaltetutako familiei elkartasuna adierazteko. Joaquin Beltran oraindik desagertuta dago eta zauriak irekita jarraitzen du. Urte honetan bizi izan dugun egoera berezian ahal izan diren guztietan #ZaldibarArgitu dezaten, erantzukizunak eskatzen eta familien elkartasunean elkartu dira Zallako bizilagunak bertako batzordeak deituta. Ahal izan den guztietan hor egon da Gorka Belasko, ekitaldi bakoitzari dagokion kronika grafikoa egiten, eta orain fanzinea argitaratu berri du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: POTXINGOZ POTXINGO

lr. Ots 6 , 2021
Gaur egun euritsua izan da ze dibertigarria den potxingoetan saltoka ibiltzea! eta gainera, gero txurroak eta txokolate beroa jaten badugu…primeran! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210206_gaurezdagoeskolarik_potxingoetandantzan.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak