Azkuna Zentroan izango da Dantzan Bilakako hamaikagarren edizioa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak sormen koreografikorako ematen dituen laguntzen deialdiarekin sustatutako eta ADDEk (Euskal Herriko Dantzako Profesionalen Elkarteak) kudeatutako jarduera. Urriaren 5etik 8ra sormen koreografikoa oinarria duen jardunaldia izango da, aurkezpenak, hitzaldiak eta tailerrak. Berrikuntza gisa, DB2017 edizioan, parte hartuko duten proiektuak jarduera paraleloz osatutako ingurune luzatu batean egongo dira jendearen ikusgai. Edizio honetako lau egunak bizi-biziak izango dira, aurkezpenak, tailerrak, hitzaldiak eta bilerak egingo baitira hausnarketa teorikoaz aritzeko Azkuna Zentroko espazioetan. Gaurko aurkezpena Azkuna Zentroan bertan izan da, eta han Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendaria, Olatz de Andrés eta Igor de Quadra Dantzan Bilaka laguntza-batzordeko kideak eta Clara Montero Azkuna Zentroko programazio-arduraduna izan dira. Adierazi dutenez, ADDEk Dantzan Bilaka programaren kudeaketaren inguruan azken bi urteetan eginiko hausnarketaren bidez, 2017rako programa berria birpentsatu eta berrantolatu da.
Deskargatu hemen.